GURASOEN ESKOLA

ORDUTEGIA: Ostegunero 17:00etatik 18:30era LEKUA: Lehen Hezkuntzako eraikinean PREZIOA: jarduera DOAKOA

Gurasoentzako Eskola ikastetxeko ama eta aitei zuzendutako jarduera da. Informazio- eta prestakuntza-gunea da, haur bat heztean eta haztean sortzen diren ohiko galderen erantzunak emateko.

Helburua da gure seme-alaben heziketan lagunduko duten jarraibideak eta estrategiak eskaintzea, haien garapenaren etapa desberdinetan. Familiak egunerokoan orientatzea, eta etengabe aldatzen ari den familia- eta gizarte-ingurune batean gure seme-alabekin harremanak nola landu ikastea.

Lantzen diren eta gehien eskatzen diren gaietako batzuk honako hauek dira: arauak eta mugak, ohiturak, jokabideak, autonomia, autoestimua, balioak eta komunikazioa.

Gurasoentzako Eskolak heziketa-estiloari buruz hausnartzen laguntzen du, eta gure seme-alaben heziketan modu kontzientean parte hartzera bultzatzen du.

Saioak praktikoak eta parte-hartzaileak dira, prestakuntzaren eta elkarrizketaren bidez.

“Hezten” ere ikasten da.