
GURASO ESKOLA SECUNDARIA
enero 30, 2020
Sumaiya’s story
diciembre 20, 2020
IES Luis Briñas-Santutxu BHIko Ikasleen Guraso Elkartea
BILBOKO GURASO ESKOLAK
Hasiera
Guraso agurgarriak:
Institutuko Gurasoen Elkarteak plazera du zuengana jotzea, Guraso Eskolan parte hartzera gonbidatzeko. Informazio, prestakuntza eta eztabaida-gune horren erronka familiei orientazioa eta laguntza ematea da, seme-alabak prestatzeko prozesuan.
Jarduera urtarriletik maiatzera astean behin egingo dugu, pertsona espezializatu baten laguntzarekin (psikologoa, pedagogoa …). Horrek jarraibideak eta pistak emango dizkigu familiek gure hezkuntza-trebetasunak modu autonomoan gara ditzagun. Kontua ez da «errezeta» gisa irtenbide itxiak ematea, familia bakoitza, seme eta alaba bakoitza desberdinak baitira, eta etengabeko bilakaeran baitaude.
Guraso eskolak Bizkaiko eskola eta institutu askotan egiten dira eta bai familiek bai irakasleek oso ondo balioesten dute bere kalitate eta berrikuntzagatik.
Zatoz eta parte hartu.
Agur bero bat
Ikasleen Guraso Elkartea
Eguna: 2020ko otsailaren 3an (astelehena)
Ordua: 17:00etan
Lekua: Bigarren Hezkuntzako liburutegian
Hezitzailea: Ados





1 Comment
Qq88gg is where it’s at, give it a try! If you don’t you are missing out big time! qq88gg